«Lions In Black» edo «Beltzezko lehoiak», Bilbao Basketen kamiseta berri bat da. Talde honek hurrengo larunbatean, 2024ko apirilaren 6an, erabiliko du. Hori da Bilboko saskibaloi taldeak egindako proposamena. Beltzezko gizonek euren udalerriko futbol taldeari lagundu nahi diote Errege Kopako Finala Bilbao Basketek bere ligako jardunaldia jokatzen duen egun berean jokatzen baitute. 

Nire ustez, Athletic laguntzeko kamiseta den arren, irabaziak lortzeko diseinatuta dago. Edizio mugagabea denez eta online erostekoa denez, irabaziak izango ditu ziurrenik. Modu egokia iruditzen zait bilbao basketen marka ikusgarriagoa eta ezagunagoa izateko. Xehetasunekin diseinu berritzaile bat sortuz, Athletic Clubeko eta Bilbao Basketeko zaleekin harreman bat eraikitzen duela uste dut, horregatik, marketin teknika ona da nire ikuspuntutik.

Laburtzeko, interesgarria iruditu zaidan eta arrakasta izango duen ekintza bat izango dela uste dut. «Beltzezko lehoiak» edizioaren izena, diseinua arreta aurkezten dute. Horrez gain, hainbat sare sozialetan partekatu dituzten argazkiak eta publikazioak  intentzio bakar batekin dadude partekaturik, erosketak eta ikuspena. Horretarako #rugiránleones hastag-a erabili dute. Bukatzeko, ideia erakargarria eta arrakastatsua izango dela iruditu zait.

Cookien politikak I Pribatutasun babesa