PORTFOLIOA

MAKASI

Makasi, kasekideekin egin nuen proiektu bat izan zen, non, ingurumenarekin konprometitutako surf eskola bat sortu behar genuen. Jendearengana iristeko modu originalak bilatu behar genituen. Logotipoa kolore korporatiboekin sortu genuen marka identifikatzeko, makroingurunearen eta mikrogiroaren azterketa sakona egin genuen eta, ondoren, AMIA analisia egin genuen. Jarraitzeko, zerrenda bat egin genuen enpresarentzat erabili beharko genituzkeen ondasunekin. Horrez gain, 30 segundoko iragarkia egin genuen, eta, amaitzeko, ikasgelan azaldu genuen, aurkezpen moduan.

Proyecto de grado superior
Proyecto de grado

ATHLETIC

Proiektu honetatik asko ikasi dut. Marketin-agentzia bat bezala jokatu behar izan genuen taldeka nire ikaskideekin. Athletic Clubarentzat kanpaina bat egitea tokatzen zaigu, briefingik jaso gabe. Oraingoan produktua eman ziguten. Gure helburua ukitzen gaituen produktuaren entzuleak identifikatzea zen, eta, ondoren, sare sozialen kanpaina bat egitea Meta Business Suite-ren bidez, eta beste bat e-posta- eta marketin-kanpaina bat Mailchimp-en bidez. Azkenik, erronka hori amaitzean, ikasgelan azaldu genuen.

BILBAO BASQUE & RED BULL

BILBAO BASQUE fikziozko agentzia bat da, ikaskide batekin sortu nuena erronka bati aurre egiteko. Rolen ariketa bat egitean zetzan, rol-joko horretatik etorkizuneko briefing-ak ateratzen ziren. Kasu honetan, Red bull-erko brifing-a jaso eta haientzako email marketin kanpaina bat egiteaz arduratu ginen, esklusibotasun bat sustatuz. Mailchimpen bidez egin genuen eta bukatzerakoan, ikasgelan erakutsi genuen.

Email marketing

MARKA PERTSONALA

Gaur egun nire marka pertsonala garatzen ari naiz.

Alde batetik, identitatea eta nire nortasuna isladatzen saiatzen naiz. Hemen nire gaitasunak eta abantailak azpimarratzen ditut. Energia, talde lana eta konpromisoa.

Beste aldetik, nik ditudan zaletasunak eta gustuko ditudan gauzak aurkezten ditut, hala nola, kirolak, sare sozialak, estrategiak, plangintzak eta marketin kanpainak.