“El libro de las maravillas”, Thinketers agentziak asmatu eta ekoitzitako «Maravillate» kanpainaren atal berria da. Markak bidaia handietarako produktu eta zerbitzuak ezagutzera gonbidatzen ditu haren bezeroak atal berri honetan. Oraingo honetan, El Corte Inglés bidaiak iazko martxoan abiatutako kanpainatik abiatu da storytelling berri bat eta «El libro de las maravillas» -ren inguruko narratiba bat garatzeko.
Uste dut publikoarengana iristeko beste modu bat dela. Agentziak kanpaina abiaraztean egin zuten komunikatuan dioen bezala, ikusten dut, halaber, bezeroa konbentzitzeko asmoz egiten dutela, mirari bat ez dela joaten zaren leku bat bakarrik, baizik eta miraria leku horretara bidaiatu ahal izatea dela.
Hala ere, proposamen hori positiboa da, «Maravillate» kanpainaren barruan dagoenez, 2023ko martxoan egindako proposamenaren antzekoak dituelako. Nire ustez, arrakasta izango du, batez ere, lehen esan dudanez, kanpaina berbera da baina atal berria da.
Laburtzeko, gustatu zaidan eta arrakasta izango duen ideia bat dela uste dut. «El Libro de las Maravillas»-en arrakasta sortutako arreta ekintza zehatz bihurtzeko duen gaitasunaren araberakoa izango da, eta kontsumitzaileak konbentzituko ditu El Corte Inglés bidaiak aukeratzera hurrengo oporrak planifikatzeko.