Horain dela 3 hilabete, Harrobia Ikastolak, marketineko 1. mailako ikasleoi aukera eman ziguten marketin eta publizitateko 3 agentzia bisitatzeko: Sirope, Zorrakino eta Crisis. 

Lehenengoz, Sirope agentziara joan ginen. Hantxe haien agentzia nola funtzionatzen duen eta haiek egindako proiektuak aurkeztu zizkiguten. Bukatzeko, haien instalazioak eta ofizinak aurkeztu zizkiguten. Han konturatu ahal izan nintzen nolakoa zen benetan agentzia bat. Dena ziztu bizian doa eta egunero  konstantea eta langilea izatea oso garrantzitsua da. Asko gustatu zitzaidan agentzia izan zen. Eremu irekiak zituen eta giro ona zegoela zirudien.

Jarraitzeko, Zorrakino agentzia bisitatu genuen. Han, harrera ona euki genuen. Horrekin batera, instalazioak eta ofizinak aurkeztu zizkiguten. Hortaz aparte, haien langileak aurkeztu zizkiguten. Beste bi agentziek ez bezala, hauek, E-commerce-ko esparruan trebeagoak zirela zioten. Baina egia esanda, agentzia hau 360-koa da, batez ere ia esparru guztietan lan egiten dutelako. Bukatzeko, hainbat gozoki eskeni zizkiguten jateko, azken finean,  paseoaren ostean, eskertzekoa zen.

Marketin agentzien “tour-a” bukatzeko, Crisis agentziara joan ginen. Hor, haien proiektu garrantsitzuenak eta ofizinak aurkeztu zizkiguten. Beste agentziak ez bezala, diseinuan oinarritzen dira. Adibidez, Bizkaiko Txakolinaren imagotipoa, botilen etiketen diseinua eta webgunearen irudia modernoagoa egin dute, esentzia mantenduz baina marka berriztuz. Asko gustatu zitzaidan azkenengo hau, oso ondo antolatuta zituzten asteko zereginak, zerrendekin eta taulekin.

Azkenean, marketinaren lan-merkatuan jauzi bat emateko orduan aurkituko dudanaren lehen inpresioa izan da. Egia esan, berria da niretzat, baina gustatzen zait eta interesgarria egiten zait. Azkenean marketina gauza asko dira. Ez da saltzen jakitea bakarrik, edo bezero-enpresa harremana ulertzea, ez dira zenbakiak…Hori baino askoz gehiago da. Beraz, hau esanda, sektorean nola lan egiten den ikusteko eta ulertzeko balio izan dit eta asko gustatu zait.